XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guzti horren aurreran honakoa da nere ustea: herrietako euskara elkarteek, oro har, lortu dute edo/eta lortzen ari dira batasun-gune izatea, herritarren eta era askotako entitateen errekonozimendua izatea; eta hori lortzeko euskara elkarte hauen lana ez da mugatzen jarduera positiboak antolatzera.

Uste izan da pentsakera eta ikuspegi ezberdinetako jendea bildu duen elkarteak erreibindikazio eta sentsibilizazio (presio), motibazio lanik bideratzea ez lukeela posible izango

Euskara elkarteek sentsibilizazio/presio lan hori bete egiten dute edo bete nahi dute eta hori ez da oztopo euskatzaleek lanari elkarrekin ekiteko.

2. ZERGATIK ASUMITZEN DUTE ELKARTEEK SENTSIBILIZAZIO ARLOA LANTZEA?

Euskara-elkarteak euskaltzaleontzat gustoko ez den egoera bati aurre egiteko sortzen dira.

Euskara-elkartea sortzen dutenek hainbat kezka dituzte:

- Euskarak eguneroko bizitzan duen presentzia eta erabilera eskaxa.

- Herritar zein entitate gehienetan euskararekiko jarrera eta benetako praktikaren artean dagoen desoreka nabarmena.

Desoreka hori euskaraz ikasi duten gaztetxoen artean nabarmendu egiten da eta horrek kezka bizia sortzen du.

- Badira herrian euskara sustatzen duten hainbat entitate: irakaskuntzan, euskalduntze-alfabetatzean, udaletxean,... baina nahiz eta guzti hauek eta gehiago egon, hauek ez dira nahiko, zerbaiten falta somatzen da.

Entitate horiek hortxe ari badira ere euskara gizarteratzeko, eguneroko hizkuntza bilakatzeko, euskaraz bizi nahi dugunok minoria gara leku gehienetan, galduta gaude erdararen itsasoan.

Leku gehienetan egoera halakoa delako, egoera hori aldatu nahian sortzen da Euskara Elkartea.

Elkarteak bere izaera eta nortasuna bilatu eta finkatu egin behar du: ez izatetik zerbait izatera pasa behar du; zerbait izate horretatik, ezaguna, eragilea eta erreferentzia-puntu izatera iritsi behar du.

Edonola, dinamika biziko elkarte finko eta sendoa izatea ez da nahikoa.

Euskara ezin da izan Elkarte horren eta lehen aipaturiko entitateen egitekoa bakarrik.

Euskara elkarteek berezko dinamika eta lekua izan behar dute baina hori ez da nahikoa.

Euskara denona denez, herritar zein era guztietako entitateek bere egin behar dute.

Hau da, euskara elkartea nor denean, eragin egin behar du, sakabanaturik dauden euskaltzale guztion ipar, erreferentzia eta bilgune izan behar du.

Honela, Euskara Elkarteak, egoeraren arabera, gure hizkuntza galtze prozesutik, impasetik edo geldokeriatik ateratzeko motor soziala izan behar du.

Ez da izango, zorionez, motor bakarra, arlo zehatzetan euskalgintzan ari diren gainerako Entitateak ere ezinbesteko motorrak baitira.

Hauekin batera lana eginez, ilusioz eta indartsu, sare koordinatu, eraginkor eta erabakiorra osatzea da gakoa.

3. NOLA BETETZEN DUTE ELKARTEEK SENTSIBILIZAZIO LANA?

- Euskararen normalizazio-prozesua luzea eta mailakatua dela argi dute elkarteek eta honek eragina du beren jardueran.

Garbi dute elkarteek noizean behin kanpaina indartsu bat egiteak ez duela eragin handirik:

Etxafleruak botatzen direnean moduan, kanpaina hauekin zarata asko ateratzen da, baina gero ia ezerezean gelditzen dira.

Publizitate kanpainak egitea gure animoa jasotzeko eta pozerako besterik ez bada ere egitea ondo badago ere, argi eta garbi dago hauekin bakarrik ez goazela inora.

Kanpanitis"aren garaiak pasatu dira eta sentsibilizazio/presio-lana arloka, mailaka eta, azken batean modu askoz ere pertsonalizatuagoan egin beharra dago.

Sentsibilizazio lana, NOLA? galderari erantzuten dioten beste ezaugarri batzuk hauek dira:

- Jendea irabazi.

Salaketa edo kritika publikoa (komunikabideetan gutunak,...) azken fasea da, aurretik beste fase asko bete behar dira.

Gakoa ez datza hainbat entitate edo pertsona salatzean eta pozik geratzean, jendea irabaztean baizik.

Honetarako, lan ixilaren garrantzia handia da: datuak bildu, prebentzio eta jarraipen-lana egin, onartzeko moduko proposamenak egin eta konpromezuak jaso, salaketa edo kritika pribatuak egin,...

Guzti hauek eginez, nahiz eta herrian zarata handirik atera ez, jendearen jarrerak aldatu egiten dira eta denbora pasa ahala aurrerapausuak neurtu ahal dira.